Lehen itzuli paregabea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urt. 5a, 16:53
Urtea beste garaipen batekin hasi zuen Hirugarren mailako taldeak eta, horrela, lehen itzuli paregabeari amaiera eman zion.\ \ Neurketa gogorra izan zen eta Bermeok talde ona zela erakutsi zuen. Hala ere, etxeko taldea atzean oso sendo ikusten da eta aurrean dituen aukerak aprobetxatzen baditu, talde oso konpentsatua eta lehiakorra dela ikusia dago. Datuak ikusi besterik ez dago.\ \ Neurketako protagonista nagusia Ander Arteaga izan zen. Lehen zatian sortutako aukera ia guztiak bere hanketatik pasatu ziren, bere hegaletik min handia eginez. Bigarrengo zatian borobildu zuen bere neurketa, sartutako golarekin. Bermeo golaren ostean saiatu zen erreakzionatzen, baina alferrik izan zen, oso eroso sentitu baitzen Lagun Onak defentsako lanetan.\ \ Laburbilduz, lehen itzuli paregabea egin du Lagun Onak taldeak. 19 neurketatan 35 puntu lortu ditu, sailkapenean 3. postuan dago eta 10 jardunaldi daramatza 'play-off'-eko postuetan sartuta. Hala ere, neurketaz neurketa joan behar da, 38. jardunaldira arte.\ \ Hurrengo erronka Zamudio taldea izango da. Maila honetako liderra etorriko da Garmendipera! Igandean, hilak 10, 16:30ean!\ \ Aupa Lagun!