Sufritutako garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko abe. 16a, 11:04
Garaipen ederra lortu zuen 3. Mailako taldeak Zalla taldearen aurka. Talde sendoa zela ikusi zen Zalla eta lan asko egin behar izan zuten Pablo Turrillasek zuzendutako mutilek.\ \ Lehen zatia aukera askorik gabekoa izan zen. Errespetu handia zegoen bi taldeen artean, baina, aukera horietatik bi, sare barrura joan ziren. Lehen abisua etxeko taldeak eman zuen, baina, atezainak geldiketa ona egin zion Otamendiren jaurtiketari. Hala ere, kanpotarrek erreakzionatu eta hurrengo jokaldian aurreratzea lortu zuten Aitorren bitartez. Pozak gutxi iraun zion Zalla taldeari, izan ere, 10 minutu beranduago Ibanek berdinketa lortu baitzuen, Otamendiren erdiraketa paregabea aprobetxatuz. \ \ Bigarren zatiak bi aurpegi erakutsi zituen. Lehen 25 minutuak kanpoko taldearenak izan ziren, nagusi zelaian, ondo kokatuta eta indartsu, baina, pixkanak indar hori galtzen joan eta etxeko taldea erreakzionatzen hasi zen eta jokoan nagusitzen. Azken 20 minutuak Lagun Onak-enak izan ziren, garaipenaren bila joan ziren zalantzarik gabe eta esfortzu horrek pena merezi izan zuen, izan ere, 87.minutuan Otamendik maisuki jaurtitako falta baten ondoren etorri baitzen garaipenaren gola.\ \ Neurketako protagonista nagusia Joanes Otamendi izan zen, izan ere, lehen goleko pasea berarena izan baitzen eta bigarrengo gola berak sartu baitzuen. \ \ 3 puntu gehiago, jada 31, partidaz partida.\ \ Aupa Lagun!