Neurketa garrantzitsua jubenilentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko abe. 4a, 17:56
Bihar goizeko 12:00etan Garmendipeko futbol zelaian, Liga Nazionaleko Jubenilek neurketa garrantzitsua dute Amorebieta taldearen aurka. \ \ Dinamika aldatzeko gogoz daude, hilabete badelako punturik lortu ez dutela. Nahiz eta emaitz txarrak izan, sailkapenean oraindik 9. postuan daude, baina, atzetik dauden taldeak geroz eta gertuago daude.\ \ Beraz, puntuak batzen hastea beharrezkoa dute, ez badute nahi behe aldeko postuetan kokatu.\ \ Atsedenaldian, San Sebastian harategiaren eskutik, 2 txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\ \ Preferenteak arratsaldean\ \ Mikel Salegi 'Kortatxo'-ren mutilek, arratsaldean jokatuko dute beraien neurketa, baita ere, Garmendipeko futbol zelaian. 17:00etan hasiko da neurketa eta aurkaria Ilintxa izango dute. \ \ Atsedenaldian, Zabala harategiaren eskutik bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\ \ Aupa Lagun!