Klubaren denda lekuz aldatu da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko aza. 17a, 14:01
Lagun Onak futbol taldearen denda lekuz aldatu da duela gutxi. Artzubia kalean zegoena, Erdi Kaleko 10. zenbakian dago orain. Zuzendaritza batzordeak esker ona adierazi nahi dio orain arte denda egon den lokalaren jabeari eta orain utzi digunari.\ \ Dei egiten diogu azpeitiar orori dendara hurbil daitezen, bertan aurki dezaketelako klubaren produktuak eta baita Gabon Otarrearen zozketako boletoak ere.\ \ Aupa Lagun!