Aste bukaerako neurketak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko aza. 13a, 14:15
Garmendipen ere izango ditugu neurketak, ederrak gainera. Hona hemen aste bukaera honetan gure taldeek jokatuko dituzten neurketak:\ \ 3.maila: \ Lagun Onak - Alaves \"B\": Larunbatean, 17:00etan.\ \ Hirugarren postuan jarraitzen dute Pablo Turrillasek zuzendutako mutilek eta dinamika onarekin jarraitzea dute helburu. Aste honetako erronka Gasteiztik dator. Alaves taldea, hain zuzen ere. Talde 'babazorroa' 16.postuan dago 11 punturekin, beheko postuetatik gertu eta puntuen beharrean. \ \ Atsedenaldian zozketak egingo dira. Alde batetik, Kiruri jatetxearen eskutik bi lagunentzako bazkaria/afaria. Bestetik, Ameztoiren eskutik, produktu ezberdinekin osatutako otarra eder bat.\ \ Jubenil Neskak: \ Lagun Onak - Anaitasuna: Igandean, 16:00etan\ \ Derbia egongo da igande arratsaldean. Neurketa gogorra izango da eta, aldi berean, bere xarma duena. Ongi dabil Markos Villanuevak zuzentzen duen taldea eta hiru puntuak lortu nahi dituzte, talde sendo baten aurka.\ \ Ohorezko Infantilak: \ Lagun Onak - AloƱa Mendi: Larunbatean, 15:30ean.\ \ Aurreko asteburuko sentsazioak alde batera uztea dute helburu. Berriro ere dinamika onera itzultzea nahi dute eta aukera paregabea izango dute horretarako larunbatean jokatuko den neurketan.\ \ Infantil Neskak: \ Lagun Onak - Arizmendi: Igandean, 11:00etan.\ \ Bikain dabiltz txapelketa hasiera honetan. Jokatutako neurketa guztietan garaipena lortu dute eta horrela jarraitzea nahi dute. Gogor eta ongi ari dira lanean eta fruituak aste bukaeretan ikusten dira. Arizmendi izango dute aurkari igande goizean.\ \ Zorte on denei!\ \ Aupa Lagun!\