Goiko postuetan jarraitzea nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko urr. 16a, 16:03
Hirugarren Mailako taldeak play off-eko postuetan jarraitzea nahi du eta horretarako hiru puntuak ezinbestekoak dituzte. Gogoratu, talde azpeitiarra sailkapenaren 3. postuan dago kokatuta, 17 punturekin. Getxoren kontrako neurketa Garmendipeko futbol zelaian jokatuko da, 17:00etan.\ \ Aurrean izango duten taldea, Getxo, sailkapeneko 10. postuan dago, 13 punturekin. Beraz, neurketa polita baina aldi berean gogorra izango da jardunaldi honetakoa.\ \ Atsedenaldian, ohiturei jarraituz, zozketa egingo da. Alde batetik, Kiruri jatetxearen eskutik bi lagunentzako bazkaria/afaria zozkatuko da. Bestetik, Odriozola harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi botila ardo.\ \ \ Garmendipen jokatuko diren beste neurketak:\ \ Kadeteen Lehen Maila: Lagun Onak - Zestoa (Larunbata, 15:30)\ Ohorezko Infantilak: Lagun Onak - Elgoibar (Larunbata, 16:00)\ Infantilen Lehen Maila: Lagun Onak - Amaikak Bat (Larunbata, 10:45)\ Infantil Neskak: Lagun Onak - Anaitasuna (Igandea, 11:00)\ \ Animatu eta etorri taldea animatzera. Aupa Lagun!