Hirugarren Mailako taldea 'play off'-etako postuetan da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko urr. 13a, 12:52
'Play off' postuetan dago kokatuta Lagun Onak taldea. 17 punturekin hirugarren postuan da Azpeitiko taldea. Olatu ona hartu du taldeak eta azkenengo 21 puntuetatik 17 lortu ditu.\ \ Aurrera Vitoria taldeak indartsu hasi zuen neurketa eta Lagun Onak taldeari kostatu egin zitzaion sartzea. Gainera 30. minutuan aldaketa bat egin beharra izan zuen, Aizpuru jokalariak min hartu baitzuen. Aldaketa orduan etorri zen. Faly sartu zen zelaira Aizpururen ordez, eta neurketa goitik behera aldatu zen. Partida oso ona jokatu zuen aurtengo fitxaketa berriak eta protagonista izan zen. \ \ Lehen gola Elustondoren erdiraketa bat eta gero izan zen. A.Vitoriako atezaina eta defentsak ez ziren ados jarri eta Otamendik hori aprobetxatu eta buruz baloia sare barruan utzi zuen. Bigarren gola Faly eta Otamendiren artean sortu zuten, baina, azken pasean, atzelariak baloia bere atean sartu zuen.\ \ Aukerak aprobetxatzen ari da azpeitiar taldea eta defentsan sentsazio bikainekin dabiltza, zenbakiei begiratzea besterik ez dago.\ \ Zorionak mutilak, jarraitu horrela eta hurrengo erronka, Getxo.\ \ Aupa Lagun!