Etxeko lehen garaipenaren bila\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko ira. 11a, 12:26
Etxeko lehen garaipenaren bila\ \ 3.mailako taldeak larunbat honetan, hilak 12, arratsaldeko 17:00etan, 4. jardunaldiko neurketa jokatuko du Aretxabaleta taldearen aurka Garmendipeko futbol zelaian.\ \ Azkeneko jardunaldiko garaipenaren ondoren, taldeak sentsazio onekin jarraitzea nahi du eta 3 puntuen bila irtengo da hasiera hasieratik.\ \ Atsedenaldian, ohiturekin jarraituz, Odriozola harategiaren eskutik produktu ezberdinekin osaturiko otarra eder bat eta Kiruri jatetxearen eskutik, bi pertsonentzako bazkaria/afaria zozkatuko dira.\ \ Beraz, animatu eta etorri taldea animatzera.\ \ \ Gaur Preferente taldeak lagunartekoa\ \ Aurredenboraldiko azkenengo neurketa jokatuko du 20:00etan Garmendipeko zelai artifizialean Zestoa taldearen aurka. Maila bereko taldeak dira biak, beraz, erronka polita izango delakoan gaude.\ \ Hurrengo astean ekingo diote Ligari eta lanean gogor ari dira ahalik eta ondoen iristeko. \ \ Aupa Lagun!