Jubenilen Liga Nazionaleko mutilek zapatuan ekingo diote ligari

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko ira. 3a, 09:10
Jubenilen Liga Nazionaleko mutilek, larunbat honetan, hilak 5, 17:00etan emango diote txapelketari hasiera, Garmendipeko zelai artifizialean, Gasteizko Alaves B taldearen aurka.\ \ Xuban PeƱak, Aitor Aierbek eta Unai Etxanizek zuzentzen duten taldeak, beste denboraldi bat egingo du maila honetan. Bi urtez jarraian mailaz igo ondoren, iazko denboraldian nahiz eta asko sufritu, mailari eustea lortu zuten eta aurten ere helburu berberarekin egingo dute lan. \ \ Gazteak ilusioarekin eta gogotsu daude liga hasteko eta horretarako prestatzen ari dira buru-belarri egun hauetan. \ \ Animo mutilak eta zorte on.\ \ Aupa Lagun!