Bigarren neurketa berdinketan geratu zen\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko abu. 6a, 14:37
Bigarren neurketa berdinketan geratu zen\ \ Aurredenboraldiko bigarren neurketa jokatu zuen atzo Pablo Turrillasek zuzentzen duen taldeak. Neurketa ongi hasi zuten etxekoek, gogotsu, serio eta sendo, nahiz eta aukera garbirik ez izan. Hala ere, jokaldi batean, Mikel Landa aurrelari azpeitiarrari area barruan falta egin eta epaileak penaltia seinalatu zuen. Landa berak sare barruan utzi zuen baloia. \ \ Bigarren zatia ere antzekoa izan zen, bi taldeak lanean gogor, baina, oraingo honetan epaileak Pasaiaren alde seinalatu zuen penaltia eta Garmendiak ez zuen barkatu. Emaitza ez zen gehiago aldatu eta horrela amaitu zen partidua.\ \ Honako hamaikakoa atera zuen: Otaño, Elustondo, Aranburu, Kolo, Tena, Egaña, Iparra, Aizpuru, Otamendi, Lapa eta Landa.\ \ Bigarren zatian, Aitzol, Tarantino, Erik, Arteaga, Gereta eta Izurietak ere jokatu zuten.\ \ Hurrengo neurketa, larunbat honetan, hilak 8, goizeko 10:30etan, Garmendipeko zelai artifizialean jokatuko dute Vitoria taldearen aurka.