Hirugarren mailako taldea hasi da entrenamendu saioekin

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko uzt. 17a, 10:18
2015/2016 denboraldia prestatzen hasi dira jada Pablo Turrillasek gidatzen duen taldeko mutilak. Aurreko denboraldian taldean ziren 11 jokalarik ez dute Lagun Onaken jarraituko, baina hutsune horiek betetzeko, etxeko jokalariak igo eta fitxaketak egin dituzte.\ \ Bajak: Andoni Errasti, Julen Azkue, Julen Lopez, Iñigo Ibargoien eta Ander Franco. Horiek Eibar taldeak utzitako jokalariak ziren, eta euren taldera itzuli dira berriro ere. Iñigo Celihueta Touring taldeak fitxatu berri du eta Eneko Ibarluzea Ondarruko Aurrerak. Horiei, futbola alde batera utzi dutenak gehitu behar dizkiogu. Hala nola, Josu Aranburu, Asier Goikoetxea, Julen Santesteban eta Joseba Del Olmo. Lagun Onak taldeak eskerrak eman eta zorte ona opa die denei.\ \ Fitxaketak:\ \ - Aitzol Aizpurua, Pasaia taldetik etorri den atezaina.\ - Joseba Tarantino, Oiartzun taldetik etorri den defentsa.\ - Ander Urdangarin 'Kolo', Pasaia taldetik etorri defentsa.\ - Erik Aranburu, Cultural Durangotik etorri den erdilaria.\ - Luis Egaña, Pasaia taldetik etorri den erdilaria.\ - Iban Garcia, Pasaia taldetik etorri den aurrelaria.\ \ Horiez gain, ilusio eta gogo handiarekin, Erregional Preferenteko Xabier Geretak eta Haritz Alberdik eta jubeniletako Ander Arteagak eta Andoni Peñagarikanok aurredenboraldia lehen taldearekin egingo dute.\ \ Hasi da martxan Lagun Onak taldea. Orain lanari gogor egin behar, liga hasierara, abuztuak 22-23ra, ahalik eta ondoen iristeko.\ \ Aupa Lagun!