Zuzendaritza Batzordea aldatuko du Lagun Onak futbol taldeak

Hautagaitzak aurkezteko zehaztua zegoen bi hilabeteko epearen ondoren adierazi behar dugu, ez dela inolako proposamenik aurkeztu. Hori dela-eta, herritarrei dei egin diete hautagaitzak aurkez ditzaten.

2015eko apirilaren 23ko Batzar Berriemailean adierazi zen moduan, lau urteko kudeaketaren ondoren, gaur egungo Lagun Onakeko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du aldaketarako prozesuari hasiera ematea, Elkartearen Estatutuetan zehaztua dagoenaren arabera.

Hautagaitzak aurkezteko zehaztua zegoen bi hilabeteko epearen ondoren adierazi behar dugu, ez dela inolako proposamenik aurkeztu.

Ondorioz, joan den ekainaren 23an futbol taldeko batzordeak egin zuen bileran honako hau erabaki zen:

1. Gaur egungo batzordea harremanak izaten ari da pertsona batek edo batzuek datozen lau urteeetan elkartearen kudeaketa gida dezaten.

2. Aukera berri bat lortuko ez balitz, gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak elkartearen zuzendaritza 2015-2016 denboraldiaren amaieran, hau da, 2016ko ekainaren 30ean, utzi egingo duela, behin betiko izaeraz.

3. Gogorarazi nahi da orain une ona dela kudeaketa hartzeko, elkartea finantza-egoera orekatuan dagoelako, eta kirol eta giza egitura onak dituelako.

Jendea animatu egin nahi dugu hautagaitzak aurkeztera, batik bat, elkarteari lotuta dauden pertsonak. Hala nola jokalarien gurasoak edo anai-arrebak, talde teknikoko kideen senitartekoak eta abar. Gogorarazi behar dizuegu hau bezalako gizarte-lan batek txandaka arituko diren pertsonak eta lankidetza behar-beharrezkoak dituela.

Taldearen edozein punturen berri zehatzagoa jakin nahi duen edozein pertsona jarri daiteke harremanetan elkarteko zuzendaritza batzordearekin, mezua bidaliz info@lagunonak.com helbidera, izen-deiturak eta harremanetarako telefonoa jarriz, edota 943 81 59 07 telefonora deituz, astelehenetan, 20:00etatik 21:00etara bitartean.