Infantil eta kadete mutilentzat deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko eka. 13a, 11:33
Hurrengo denboraldiari begira (2015-2016), 2002 eta 2003 urteetan jaiotako mutilentzat (Infantilak) deialdia egin nahi du Lagun Onak futbol taldeak, Infantilen taldeak osatzen joateko. Garmendipeko bulegora joateko eskatzen da izen ematera, ekainak 18, osteguna, arratsaldeko 18:00etan. \ \ 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoekin ere (Kadeteak) deialdia egin nahi du, baina, eguna aldatzen da. Kasu honetan, ekainak 19, ostirala, arratsaldeko 18:00etan. \ \ Beraz, Lagun Onakeko jokalari izan nahi duenak, egun horietan azaldu beharko du Garmendipeko bulegora, izena ematera. Entrenamendurik ez da izango. \ \ Aupa Lagun!