Preferenteak ere bere helburu nagusia lortu du

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mai. 19a, 11:55
Iñigo Saizar eta Ion Arregik zuzendutako taldeak lortu du azkenean, azkenengo jardunaldian, beraien helburu nagusia, maila mantentzea. Denboraldi zaila izan da, baina bigarren itzulian ateratako puntuek eta egindako lanak emaitza onak ekarri ditu.\ \ Azkenengo neurketan urduritasuna nabari zen. Derbia, puntu baten beharra eta hasi eta 7. minutuan Azkoitiarren gola... Ezin zuen okerrago hasi, baina, denbora aurrera joan ahala nagusitzen hasi zen Lagun Onak taldea, bai jokoan eta baita aukerak sortzen ere. Horrelako batean iritsi zen Xabier Geretaren gola, lasaitasunaren gola, eta hortik aurrera dena errazago bilakatu zen, nahiz eta atsedenaldira emaitza honekin iritsi.\ \ Bigarren zatian beste neurketa bat ikusi zen. Lagun Onak jaun eta jabe zelaian eta Azkoitiarrak ezinean. Gurrutxagak sartu zuen bigarrena, Xuban Peñak ateratako korner baten ostean, Julen Ansoaldek hirugarrena, Xabier Geretaren pase bikain bat eta gero, eta laugarrena Iñaki Iturraldek, talde guztiak egindako jokaldi eder batean, baloia sare barruan utziz.\ \ Neurketa hau 3 jokalarirentzat berezia zen, izan ere, hainbat urte eta gero, futbola alde batera uzten baitute. Mikel Albizuri, Lur Etxeberria eta Iban Subinasek modu ezin hobean uzten dute, neurketa eta derbia irabazi eta mailari eutsiz. Zorionak eta eskerrik asko!\ \ Helburu nagusia lortuta, orain deskantsatzera. Zorionak mutilak eta aupa Lagun!\ \ Hamaikakoa: Jon, Albizuri, Gurru, Exposito, Iturralde, Juan, Lur (57. minutua Azpeitia), Jon Ander (70. minutua Subinas), Xuban (79. minutua Arteaga), Gereta (76. minutua Erik) eta Haritz (13. minutua Ansoalde)\ \ Goleatzaileak: Xabier Gereta, Asier Gurrutxaga, Julen Ansoalde eta Iñaki Iturralde.