Josu Aranburu omenduko dugu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mai. 8a, 09:44
Larunbat honetan, hilak 9, Lagun Onakeko Hirugarren Mailako taldeak Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak, 19:00etan, Garmendipeko futbol zelaian.\ \ Neurketa oso berezia izango da Josu Aranbururentzat. Izan ere, kapitainak, Lagun Onak taldearekin jokatuko duen azkeneko neurketa izango baita.\ \ Merezitako omenaldia jasoko du eta Lagun Onak talde guztiaren partetik, Garmendipera bertaratzea eskatzen da, omenaldia oraindik eta ederragoa izateko.\ \ Animatu eta etorri. Aupa Lagun!