Jardunaldi bat gutxiago, puntu bat gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mai. 4a, 23:20
IƱigo Saizar eta Ion Arregik zuzentzen duten taldeak beste puntu bat lortu zuen asteburuko partidan. Mailari eusteko baliagarri izan daitekeen puntua, alegia.\ \ Neurketa ongi hasi zuten azpeitiarrek, joko ona eginez eta aukerak sortuz, baina ez zuten lortu golik sartzerik. Lehen zatia horrela amaitu zen.\ \ Bigarren zatia hasi eta segidan, Lagun Onak jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Lur Etxeberriari bi txartel hori atera eta gero. Amaikak Bat horretaz baliatu zen, eta gogor erasotzen hasi zen. Aukera garbiak izan zituzten gola sartzeko, baina zorionez ez zuten lortu. Neurketa 0-0 amaitu zen.\ \ Neurketa amaitzen ari zela, Josu Diez atezainak jokaldi batean min hartu zuen. Tamalez, denboraldia amaitu zaio eta geratzen diren bi partidak ez ditu jokatuko. Lagun Onak guztiaren partetik animoak eman eta azkar eta ondo errekuperatzea espero dugu.\ \ Hurrengo neurketa, Ikasberri taldearen aurka izango da. Derbia. \ \ Hamaikakoa: Josu, Albizuri, Gurrutxaga, Exposito, Erik, Juan, Lur, Jon Ander (83. minutua Azpeitia), Xabi (64. minutua Ansoalde), Xuban (57. minutua Subinas) eta Haritz (86. minutua Julen).