Gaizki hasi, okerrago bukatu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mai. 4a, 22:53
Arratsalde txarra izan zuen Lagun Onak taldeak Landaberri futbol zelaian. Zalla taldearen aurka 3 eta 0 galdu zuen Hirugarren Mailako taldeak, eta lehen minuturako gol bat jaso zuen. Hamairugarren minutuan sartu zioten bigarrena, eta partida maldan gora jarri zitzaion Azpeitiko taldeari.\ \ Lehenengo zatian 2 eta 0 galtzen iritsi ziren aldageletara eta bigarren zatian partidan sartzeko ahaleginak eginagatik, Zalla taldea nagusi izan zen eta hirugarren golarekin utzi zuten neurketa erabakita.\ \ Ez da besterik gelditzen, ahal den azkarren ahaztu jasotako porrota eta larunbateko partiduarekin pentsatzen hasi, oiartzuarrak izango baitira bisitari. \ \ Zalla: Zigor, Txejo, Ioritz Bilbo, Eneko López de Muniain, Vidal,Alberto (Borja Luis 79. minutua), Borja (Casado 65. minutua), Lombera, Tyson, Joseba Martinez.\ \ Lagun Onak: Errasti, Elustondo, Tena, Murua, López, Azkue,\ Aizpuru (Ibarlucea 25. minutua) Ander, Otamendi, (Celihueta 72. minutua) Ibargoien.\ \ Golak: 1 eta 0 Tyson (2. minutua) 2 eta 0 Ioritz (13. minutua) Joseba Martinez 74. minutua).