Maila mantentzeko garaipenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko api. 30a, 11:56
Preferentea\ \ IƱigo Saizar eta Ion Arregik zuzentzen duten taldeak, bihar, hilak 1, arratsaldeko 17:00etan eta Garmendipeko futbol zelaian, Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko du neurketa. \ \ Oso garrantzitsua dute biharkoa, izan ere, denboraldia amaitzeko 3 partiduren faltan, garaipen batekin, automatikoki hurrengo denboraldian maila berean jokatzeko aukera izango baitute. \ \ Dinamika onean daude, izan ere, azken 7 partiduetan, 5 garaipen eta 2 berdinketa lortu baitituzte. Azken garaipena aurreko astean lortu zuten, meritu handikoa, iada maila honetako txapeldun den Getariako Keta taldearen aurka, 1-2 irabaziz. Beraz, bolada honi eutsi eta garaipena lortzea dute helburu.\ \ Atsedenaldian, Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi ardo botila zozkatuko dira.\ \ Animatu eta etorri gazteak animatzera. Aupa Lagun!\ \