Astebukaera bikaina neskentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko api. 21a, 10:37
Infantil Neskak\ \ Igandean Azpeitian jokatutako norgehiagokan, garaipen berri bat lortu zuten Lagun Onak taldeko infantil neskek. Azken emaitzak erraz nagusitu zirela ematen duen arren (4-0), Zestoaren aurkako norgehiagoka oso parekatua izan zen.\ \ Lehen zatian Haizea Salegik lortutako gol bati esker, lortu zuten azpeitiar neskek markagailuan aurretik jartzea. Hala eta guztiz ere, gol horrek ez zuen lortu nesken jokoari beharrezkoa zuten lasaitasuna ematerik, eta berdintasuna nagusitu zen bi taldeen artean partidako lehen bi zatietan.\ \ Hirugarren zatian, ordea, heuren doainak erakusteko parada izan zuten Lagun Onakeko neskek eta erakutsitako joku onak bere emaitzak eman zituen. Izan ere, hiru gol sartzea lortu zuten zati horretan.\ \ Hurrengo astean infantil neskek ez dute jardunaldirik izango, atsedena dagokielsko. Hori horrela izanik, hemendik bi astera jokatuko dute hurrengo norgehiagoka Zarautz B taldearen aurka. \ \ Hamaikakoak:\ \ Lehen Zatia: Itxasne Gurrutxaga, Ainhoa Usandizaga, Maite Agirre, Enara Arrizabalaga, Maddi Balerdi, Leire Arrojeria, Haizea Salegi eta Araitz Unanue.\ \ Bigarren Zatia: Nahia Plazaola, Emma Ayala, Maria Aranberri, Iera Gurrutxaga, Maite Agirre (Maddi Balerdi, 13. minutua), Lohitzune Muguruza, Enara Arrizabalaga (Haizea Salegi, 11. minutua) eta Ariane Murillo.\ \ Hirugarren Zatia: Nahia Plazaola, Ainhoa Usandizaga, Maria Aranberri, Enara Arrizabalaga, Maddi Balerdi, Haizea Salegi, Lohitzune Muguruza (Leire Arrojeria, 10. minutua) eta Araitz Unanue.\ \ Goleatzaileak: 1-0 Haizea, 2-0 Maddi, 3-0 Enara, 4-0 Araitz.\ \ Ohorezko Kadete Neskak\ \ Markos Villanueva entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Tolosan, bertako taldearen aurka jokatutako neurketan.\ \ Partida oso lehiatua izan zen, baina lehen zatian defentsa alorrean egindako lan bikainak eta Lorea Ruedak sarturiko gol bati esker, hiru puntuak Azpeitira ekartzea lortu zuten.\ \ Gainera, garaipen horri esker, 2. postura igotzea lortu dute sailkapenean.\ \ Hamaikakoa\ \ Idoia, Iraide, Ane, Lorea, Olatz, Ihintza (35. minutuan Elene), Maria, Malen, June, Judith (51. minutuan Maite) eta Miren.\ \ Goleatzailea: 0-1 Lorea.