Neurketa garrantzitsua helburua lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko api. 17a, 09:16
Preferentea\ \ IƱigo Saizarrek eta Ion Arregik zuzendutako taldeak, neurketa oso garrantzitsua jokatuko du larunbat honetan, hilak 18, 12:00etan, Garmendipeko futbol zelaian Aretxabaleta taldearen aurka.\ \ Denboraldi amaiera paregabea egiten ari dira eta lanean jarraitzen dute horrek etenik ez edukitzeko. Bost partida falta zaizkie liga amaitzeko eta gertu dute helburua, mailari eustea. \ \ Sailkapenean, Lagun Onak 12. postuan dago, 28 punturekin eta jaitsiera postuak 6 puntura ditu. Aretxabaleta 6. postuan dago 36 punturekin. Beraz, puntuak batzen jarraitzea garrantzitsua izango da, amaiera lasaiago bat izateko.\ \ Atsedenaldian, Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\ \ Zorte on mutilak eta Aupa Lagun!