Reala Garmendipera...

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko api. 16a, 11:34
Larunbat honetan, hilak 18, 17:00etan Garmendipeko futbol zelaian, Liga Nazionaleko jubenilek ligako azkenengo neurketa jokatuko dute, Realaren aurka. \ \ Xuban PeƱak, Aitor Aierbek eta Enekoitz Aizpuruk zuzentzen duten taldeak, garaipen batekin eta sentsazio onekin amaitu nahi du denboraldia eta horretarako aukera paregabea dute. Badakigu zaila izango dela, baina, mutilak ilusioarekin eta gogotsu daude. Gozatzeko partidua izango da.\ \ Gogoratu behar da, Realean azpeitiar bat ari dela jokatzen; Ugaitz Kerejeta, hain zuzen ere. Beraz, bere xarma izango du partidak.\ \ Beti bezala, atsedenaldian zozketa egingo da eta Kontxi arrandegiaren eskutik, otarra eder bat zozkatuko da.\ \ Animatu eta etorri gazteak animatzera. Sarrera doan izango da. Aupa Lagun!