Mailari eusteko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko api. 13a, 13:16
Atzo jokatutako partidan, Xuban Peña entrenatzailearen zuzendaritzapean dauden mutilek garaipen zoragarria lortu zuten Gobela futbol zelaian Romo taldearen kontra jokaturiko neurketan.\ \ Partidari gogotsu ekin zioten azpeitiarrek, pare bat aukera izan zituzten, baina ez zuten lortu golik sartzea. Denbora aurrera joan ahala, Romo taldea pixkanaka nagusitzen joan zen jokoan eta Aitzolen atera gerturatzen hasi ziren behin eta berriz. Lehenik, abisua etorri zen korner batean. Izan ere, Romo taldeko jokalariak egindako erremateak, zutoinean jo baitzuen. Ondorengo jokaldian, ordea, tamalez, Lagun Onak taldeko jokalariak gola bere atean sartu zuen. Hala ere, taldeak bikain erreakzionatu eta berdinketaren bila hasi zen. 35. minutuan iritsi zen gola eta protagonista Gorka Ariño taldeko golegilea izan zen. Romoko atzelariari baloia lapurtu eta jokaldi on baten ostean, baloia sare barruan utzi zuen. Horrela amaitu zen lehen zatia.\ \ Bigarrengo zatia ere gogotsu ekin zioten azpeitiarrek eta 10 minututan bi gol sartu zituzten, markagailuan 1 eta 3 jarriz. Goleatzaileak kasu horietan, Iñaki Bastida eta Andoni Carrasco izan ziren. Neurketa kontrolpean zegoela zirudien, baina aurkaria aukerak hasi zen edukitzen eta horietako batean bigarrengo gola sartzea lortu zuten, jokalariengan urduritasuna eta tentsioa areagotuz. Romo egoeraz ohartu eta oraindik eta gogotsuago jokatzen hasi zen. 80. minutuan 3 eta 3 jartzea lortu zuen markagailuan.\ \ Baina denboraldi guztian eduki ez duten zorte apur hori eduki zuten atzo Lagun Onakekoek. Romo taldeko atzelaria izan zen protagonista nagusia. Izan ere, area ondoan egindako pasea, zuzenean Ioritz Arantzetaren hanketara joan eta honek bi aldiz pentsatu gabe, jaurtiketa gogor batekin, maila salbatzeko gola sartu baitzuen.\ \ Hamaikakoa: Aitzol, Iparragirre, Iratz, Odriozola, Xuban, Eder (71. minutuan Ekain) , Carrasco (82. minutuan Eneko A.), Peñagarikano, Arteaga, Bastida (89. minutuan Oier), Gorka (65. minutuan Arantzeta).\ \ Goleatzaileak: 1 eta 0 (18. minutuan) Odriozolak (bere atean). 1 eta 1 (35. minutuan) Gorkak. 1 eta 2 (52. minutuan) Bastidak, 1 eta 3 (56. minutuan) Carrascok, 2 eta 3 (75. minutuan) Lecetak, 3 eta 3 (80. minutuan) Revillak, 3 eta 4 (88. minutuan) Arantzetak.\ \ Merezitako garaipena eta txalotzekoa jokalari guztien lana eta jarrera. Zorionak!