Larunbatean aukera ezin hobea galdu ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko mar. 31a, 18:57
Larunbatean aukera ezin hobea galdu zuen Lagun Onak taldeak sailkapenean bere atzetik doan Pasaia bederatzi puntuko tartearekin uzteko. Esan genezake sei puntu galdu zituela, zeren, orain hiru puntuko aldea daukate bakarrik. \ \ Partidua ez zen ondo hasi Turrillasek zuzentzen duen taldearentzat. Pasaiarrak gogotsu irten ziren berdegunera eta aurreneko abaguneak beraienak izan ziren. Lehen zatiko 20. minutuan etorri zen Pasaiarren gola, jaurtiketa baten ondorioz, etxeko jokalari baten hankan jo eta Otañoren atean sartu zen baloia. Lagun Onak taldea saiatu zen partiduaren agintea hartzen eta zortzi minutura berdindu egin zuen partidua jokaldi polit bati esker. Ander izan zen goleatzailea. Minutu gutxi barru beste aukera eder bat izan zuen Lagunek bigarrena sartzeko, baina, Pasaiako atezainak geldiketa bikain batekin erantzun zuen.\ \ Bigarrengo zatian etxeko taldea ezin izan zen nagusitu jokoan eta denok pentsatzen genuenean partida berdinketarekin bukatuko zela, azken segundoetan zoritxarrezko jokaldi baten ondorioz, penaltia seinalatu zuen epaileak Pasaiaren alde. Ivanek ez zuen barkatu eta bat eta bikoa jarri zuen Garmendipeko markagailuan.\ \ Lagun Onak: Otaño, Elustondo, Tena, Celihueta, Lopez, Azkue,\ Santesteban,(Del Olmo, min.70), Iparra, Ander, Otamendi (Ibargoien, min.79),Aizpuru.\ \ Pasaia: Arruti, Renobales, Luis, Vizcaino, Colo, Egaña, Garmendia, Zubillaga, Ivan, Vazquez, (Izeta, min.49), Mazueta,(Gorka, min.75)\ \ Golak: 0 - 1 Renobales (min.20); 1 - 1 Ander (min.28): 1 - 2 Ivan (p) (min.93)