Hiru finaletako lehena

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 27a, 11:54
Liga Nazionaleko Jubenilak azken txanpan sartu dira. 3 neurketa geratzen zaizkie, 3 final, maila honetan zein talde geratuko diren erabakiko dituzten neurketak alegia. Lagun Onakek, bihar, hilak 28, goizeko 11:30tan, Garmendipeko zelai artifizialean jokatuko du bere partidua Aurrera Vitoria talde Gasteiztarraren aurka.\ \ Momentu honetan, jaitsiera postutik at dago Lagun Onak, azkeneko neurketetan lortutako emaitzek gora eman baitute taldea, baina, oraindik ere saltsa handia dago eta ez dago ezer erabakita. \ \ Sailkapenean, atzeko postuak horrela daude: Lagun Onak, 13.postuan 27 punturekin, Zaramaga, 14.postuan 25. punturekin, Lekeitio, 15.postuan 24 punturekin eta Anaitasuna, 16. postuan 4 punturekin. Gogoratu, 3 talde jaitsiko dira Euskadiko Ligara.\ \ Aurrean izango duten taldea ere beste saltsa batean sartuta dago, guztiz kontrakoa ordea, liga honetako txapeldun eta mailaz igotzeko aukerekin daude, beraz, neurketak bere xarma izango du eta tentsioa nabaria izango da.\ \ Etorri gazteak animatzera. Aupa Lagun!\