Astebukaerako neurketak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 26a, 18:46
3.maila\ \ Aurreko asteko emaitzarekin arnasa hartu ostean, larunbat honetan, hilak 28, arratsaldeko 17:00etan Garmendipen, Turrillasen mutilek Pasaiaren aurka jokatuko dute neurketa. Garrantzia badu neurketa honek, izan ere, sailkapenean atzeko postuetan dabiltz biak ere, Lagun Onak 16.postuan 33 punturekin eta Pasaia 17.postuan 27 punturekin. Azpeitiarrak jaitsiera postuetatik aldenduta daude, baina goiko mailan (2B mailan) gertatzen denaren arabera, 3.mailan talde bat gehiago jaistea ekarri lezake, beraz, azken laugarren postutik aldentzea komeni zaio, hau da, momentu honetan Pasaia dagoen tokitik.\ \ Atsedenaldian, Kiruri jatetxearen eskutik, bi lagunentzako bazkaria/afaria eta Ameztoiren eskutik, prestatutako janariaz osaturiko otarra bat zozkatuko dira.