Preferente mailako Lagun Onakek Soraluze hartuko du zapatuan Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 20a, 14:10
IƱigo Saizarrek eta Ion Arregik zuzentzen duten taldeak Soraluze hartuko du bihar arerio moduan Garmendipen, hilak 21, 17:00etan. Dinamika onean daude mutilak, puntuak eskuratzen eta atzeko postuetatik irteten; beraz, garrantzitsua izango da biharko partida ere.\ \ Esperientzia duten jokalariz osaturiko talde gogorra da aurkaria eta sailkapenean 7. postuan dago kokatuta, 31 punturekin. Aldiz, Lagun Onak 13. postuan da, 24 punturekin.\ \ Atsedenaldian, ohiturei jarraituz eta Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta eta bi ardo botila zozkatuko dira. \ \ Animatu eta etorri gazteak animatzera. Aupa Lagun!