Lan txukuna neskena

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 18a, 10:33
Ohorezko kadete neskak\ \ Markos Villanuevak zuzentzen duen taldeak puntu ederra lortu zuen Unbe futbol zelaian jokatu zuten partiduan. Neurketak bere xarma zuen. Izan ere, 2. postuan dagoen Eibarrek eta 3. postuan dagoen Lagun Onakek elkarren aurka jokatzen zutelako.\ \ Partida gogorra izan zen. Bi taldeak zelaian ondo kokatuta egon ziren eta defentsako lana bikain egin zuten. Hala ere, aukerak izan zituzten golak sartzeko. Hala nola, epaileak azpeitiarren aldeko penaltia adierazi zuen. Tamalez, jaurtiketa zutoinean jo eta kanpora irten zen.\ \ Neurketako protagonista nagusia Ihintza bilakatu zen. Partida oso ona jokatu zuen eta gol ederra sartu ere bai, baina azkenengo momentuan, Eibarko taldeak markagailua berdintzea lortu zuen. Banakoarekin amaitu zen partida, baina meritu handiko puntua lortu zuten Lagun Onakekoek eta zoriontzea besterik ez dago.\ \ Hamaikakoa: Idoia, Ane (Maite 51. minutuan), Leire (Iraide 39. minutuan), Lorea, Olatz (Judith 59. minutuan), Ihintza, Maria, Malen, June, Elene eta Miren.\ \ Goleatzailea: Ihintza\ \ Infantil neskak\ \ Garaipen garrantzitsua pasa den igandean infantil neskek lortutakoa. Azken emaitzak garbi adierazten duen bezala, azpeitiarrak ondo nagusitu ziren Zarautz-eko bigarren taldearen aurka: 6-0. \ \ Lehen minututik jarri zitzaizkien gauzak alde azpeitiarrei, Enara Arrizabalaga-k kornerretik zuzenean lortutako gol bati esker. Gol honek partida kontrolatzeko parada eman zien eta honela lehen zatia 2-0eko (Haizea Salegi-k lortutako gola) markagailuarekin amaitu zen.\ \ Bigarren zatian Enara Arrizabalaga-k, birritan, eta Leire Arrojeria-k lortutako golei esker, partida erabakita utzi zuten neskek. Partida, hirugarren zatian itxi zuten, Haizea Salegi-k lortutako golarekin.\ \ Garaipen honi esker Infantil Neskak Kopa-n aurrera egiteko aukerekin jarraitzen dute, hau honela, igande honetan Zarautz-eko lehen taldearen aurka jokatu beharreko norgehiagokak berebiziko garrantzia du.\ \ Goleatzaileak: 1-0 Enara, 2-0 Haizea, 3-0 Enara, 4-0 Enara, 5-0 Leire, 6-0 Haizea\