Garaipena ezinbestekoa mailari eusteko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 18a, 01:38
Ostegunean, hilak 19, 11:30ean Garmendipe futbol zelaian, Liga Nazionaleko jubenilek, elurtearen ondorioz atzeratuta geratu zen partidua jokatuko dute Real Union taldearen aurka. Liga amaitzeko 5 partidu falta dira eta momentu hauetan jaitsiera postuetan kokatuta dago taldea, beraz, ezinbestekoak dituzte puntuak eskuratzea. Sailkapena oso estua dago azpi aldean, izan ere, 3 talde mailari eusteko borrokan ari direlako eta horietako batek lortuko duelako saria. \ \ Atsedenaldian, Barrenetxe harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi ardo botila zozkatuko dira. Animatu eta etorri gazteei babesa ematera!\ \ 3.maila\ \ Ostegunean jokatuko dute hauek ere zintzilik duten neurketa, 11:15ean Zamudion, bertako taldearen aurka, Gazituaga futbol zelaian. Turrillasen mutilek puntuak beharrezkoak dituzte arnasa hartzeko eta atzeko postuetatik alde egiteko eta buru-belarri ari dira prestatzen neurketa hau.\ \ Sailkapenean Zamudio 11.postuan dago 37 punturekin eta Lagun Onak 16.postuan 30 punturekin.\