Liderra sendo Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 9a, 11:10
Garmendipetik hiru puntuak eraman zituen Portugaletek zapatuan. Lehen zatia nahiko orekatua izan zen; bi taldeak sendo aritu ziren defentsan eta aukera gutxi eman zizkioten aurkariari. Hala ere, etxeko taldeak izan zuen gola sartzeko aukerarik garbiena. Joanes Otamendik izan zuen aukera, eta haren jaurtiketari gelditu on batekin erantzun zion atezainak. Atsedenaldira joateko minutu bat falta zela iritsi zen Portugaleteren gola. Jokaldi eder baten ostean, Kevinek ez zuen barkatu.\ \ Bigarren zatia tamalez, beste itxura batekoa izan zen. Portugalete nagusi izan zen goitik behera, bai jokoan, bai borrokan, eta bai denean. Beste hiru gol sartzea lortu zuen, markagailuan 0 eta 4 jarriz. Nahiz eta Lagun Onak saiatu emaitza aldatzen eta borrokatzen, ez zen egon aldaketarik eta horrela amaitu zen neurketa.\ \ Sailkapenean, 15. postuan dago Lagun Onak, 30 punturekin. Portugalete lider sendoa da, 54 punturekin.\ \ Hamaikakoak:\ \ Lagun Onak: Errasti, Elustondo, Lopez, Celihueta, Julen, Azcue, Aizpuru, Aranburu (Iparra \ 75. minutuan), Ander, Otamendi (Santesteban 79. minutuan), Ibargoien (Ibarlucea 68. minutuan).\ \ Portugalete: Juanes, Kevin (Kepa 64. minutuan), Adriano, Etxaniz, Moya, IƱaki, Korta, Ioritz (Sergio Martin 53. minutuan), Santxo (Adrian Guemes 74.min), German, Zarate.\ \ Golak: 0-1 Kevin, 0-2 German, 0-3 Sergio Martin, 0-4 Sergio Martin.