Liderra Garmendipen izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 5a, 01:45
3. maila\ \ Asteburu honetan Lagun Onak taldeak lidergoan den Portugalete jasoko du etxean. Larunbatean, hilak 7, 17:00etan izango da norgehiagoka, eta Turrillasen mutilek arerio gogorra izango dute aurrean. Talde sendoa da, jokalari trebez eta maila honetan esperientzia handia dutenez osatutakoa. Beraz, erronka polita eta ederra dute oraingo honetan.\ \ Sailkapenean, 15. postuan dago Lagun Onak 30 punturekin, eta Portugalete 1. postuan 51 punturekin.\ \ Orain arte bezala, atsedenaldian zozketei egingo zaie tartea. Alde batetik, Kiruri jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu eta bestetik, Kontxi arrandegiaren otarra eder bat.\ \ Preferentea\ \ Bigarren astez jarraian Saizarren mutilek etxean jokatuko dute ligako partida. Kasu honetan, ordea, 'Galtxa' azpeitiarrak entrenatzen duen Zumaiako taldea izango dute aurkari. Aukera polita izango dute sailkapenean gora egiteko. Izan ere, Zumaiako taldea ere atzeko postuetatik irteteko borrokan dabil, nahiz eta azkeneko jardunaldietan emaitza onak eta puntuak eskuratu. Joko ona erakusten ari da azken aldian Lagun Onak taldea eta, horrela jarraituz gero, emaitzak etorriko dira eta helburua lortuko dute.\ \ Sailkapenean, Lagun Onak 13. postuan dago 18 punturekin eta Zumaiako 10. postuan 25 punturekin.\ \ Neurketa, igandean, hilak 8, 12:00etan izango da, Garmendipeko zelai naturalean. Han ere, atsedenaldian zozketa egingo da eta Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta bikain eta bi botila ardo banatuko dira.\