Emaitzak: Preferentea eta jubenilak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko mar. 3a, 15:23
Preferentea\ \ Saizarrek zuzentzen duen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Ilintxaren aurkako neurketan. Partida oso ona jokatu zuten eta arazo handirik ez zuten izan, nahiz eta zelaiaren egoerak ez lagundu. Lehen zatian goitik behera gailendu zen talde azpeitiarra; Josu Diezen ate ingurura ez ziren iritsi ere egin Ilintxako jokalariak. Geretak sartutako gola igo zen markagailura eta nahiz eta aukera onak eduki markagailuan alde handiagoa ateratzeko, lehen zatia horrela amaitu zen. Bigarren zatian zerbait aldatu zen, ordea. Ilintxa berdinketaren bila irten zen eta gehiago borrokatu zuen, baina, azkeneko minutuko aukera kenduta, Josuk geldiketa bikain batekin erantzundakoa, ez zuten aparteko aukerarik izan. Azkeneko minutuan erabaki zen neurketa, Sotok zelai erdian harturiko baloi bat sare barruan utzi eta gero, jokaldi eder baten ostean.\ \ Emaitza: Lagun Onak 2-0 Ilintxa.\ \ Hamaikakoa: Josu, Albizuri, Gurrutxaga, Exposito, Iturralde, Juan, Lur (55. minutuan, Azpeitia), Xuban (73. minutuan, Erik), Gereta (82. min, Arantzeta), Jon Ander eta Haritz (89. minutuan, Soto).\ \ Goleatzaileak: Gereta eta Soto.\ \ Jubenilak\ \ Bikain Xuban Peñaren gidaritzapean dauden mutilak, talde lekeitiarrari 5-0 irabazi ostean. Partida oso garrantzitsua jokatzen zuten, izan ere, bi taldeak atzeko postuetatik irteteko ahaleginetan dabiltzalako. Gogotsu ekin zioten neurketari eta 45. segundoan jada irabazten ari ziren, Ariñok sarturiko gol eder bati esker. Lehen zatia horrela amaitu zen, baina bigarrengoan etorri zen ikuskizuna, beste lau golekin. Bigarrengo golak oso ukituta utzi zuen Lekeitio; izan ere, jokaldi horretan jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren. Lagun Onakek hori aprobetxatu eta bostekoa jarri zuen markagailuan. Talde guztiaren lana oso ona izan zen, baina goraipatzekoa Arteaga kapitainaren eta Ariñoren neurketa.\ \ Emaitza: Lagun Onak 5-0 Lekeitio.\ \ Hamaikakoa: Aitzol, Oier (62. minutuan, Eder), Iratz (74. minutuan, Eneko), Odriozola, Xuban (70. minutuan, Altube), Peñagarikano, Carrasco, Arantzeta (65. minutuan, Donazar), Bastida, Arteaga eta Ariño (86. minutuan, Unai).\ \ Goleatzaileak: Ariño, Peñagarikano, Arantzeta, Arteaga, Ariño.