Futboleko entrenatzaile titulua ateratzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko ots. 26a, 12:14
I. mailako futbol entrenatzaile ikastaroa antolatzea nahi dug Lagun Onak futbol taldeak Azpeitian eta, horretarako, Federazioarekin harremanetan gaude. \ \ Gure asmoa da lan orduetatik kanpora egitea ikastaroa eta, ahal bada, ekainean edo uztailean, denentzat errazagoa izan dadin. Baina dozena bat lagunek eman behar dute, gutxienez, izena, ikastaroa egiteko. \ \ Pentsatu dugu Anaitasunari, Ikasberriri, Zestoari eta Zumaiakori zabaltzea gure asmoa, eta denon artean dozenatik gorako taldea osatzen badugu bilera bat egitea, ikastaroarekin aurrera egiteko. \ \ Zabaldu ezazue zuen klubetan mezu hau eta zerrendatxo bat egin titulua atera nahi dutenekin. Martxoaren 15erako bidali ezazue info@lagunonak.com helbidera mezu bat, esanaz zenbat lagun dituzuen zerrendan eta telefono kontaktu bat atxikita. Martxoaren 20 alderako antolatuko dugu bilera. \ \ Kontuan izan ezazue futboleko maila guztietan titulua edukitzea eskatzen ari direla eta laster eskola futbolean ere eskatuko dutela. Bestalde, lagun askok ezin izaten dute ikastaroetara joan ordutegiagatik eta Donostiaraino joan behar delako. \ \ Federazioan esandakoaren arabera, dozenatik gorako taldea osatzen bada, beraiek ahalegina egingo dute astegunean eta lan orduz kanpo ikastaroa emateko. Ikusiko dugu zenbat lagunek ematen duten izena eta, horren arabera, zer eskaintzen duten. \ \ Zalantzaren bat baduzue, bidali idatzitxo bat aurretik esandako posta helbidera zuen telefono zenbakiarekin eta deituko dizuegu. \ \ Besterik gabe, zuen erantzunaren zain gelditzen gara.