Astebukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko ots. 25a, 12:21
3. maila \ \ Larunbatean Lagun Onak taldeak Balmaseda izan zuen aurkari. Eguraldiak lagundu ez zuenez, zelaiaren egoera ere ez zegoen bere onenean eta honek ez zion lagundu futbol ikuskizunari.Gure taldeak ez zuen lortu atea zulatzea, nahiz eta pare bat aukera garbi izan, horietako bat zutoinak saihetsi zuen. Zortea ere aldeko izan zuten, izan ere, jokalari bat gutxiagorekin amaitu zuten neurketa, Alex Aizpururi erakutsitako txartel gorriagatik. Nahiz eta ordu laurdena futbolean asko izan, Bizkaitarrek ez zuten lortu gola sartzea eta ondorioz talde biek puntu bat gehiago dute sailkapenean. \ \ Hamaikakoa: Andoni Errasti, Oinatz Elustondo, Hodei Tena, Julen Aranburu, Julen Lopez, Julen Azkue, Josu Aranburu (78. min IƱigo Ibargoien), Alex Aizpuru, Eneko Ibarluzea, Joseba Del Olmo (67.min Ander Franco), Joanes Otamendi (83.min Juanma Iparragirre). \ \ Preferentea eta Jubenila \ \ Zortea aldeko ez zuten izan taldea biek. Preferenteari dagokionez, partidu ona jokatu eta beraien aukerak sartu ostean, ez zuten punturik eskuratu. 88.minutuan markagailuan 1-2 joan eta gero, epaileak partidua amaitu zuenean markagailuak beste egoera adierazten zuen, hain zuzen ere, 3-2. 5 minututan partiduak eta puntuek ihes egin zizkieten. \ \ Emaitza: Mondragon 3-2 Lagun Onak \ Goleatzaileak: Haritz Alberdi eta Xabier Gereta \ \ Jubenilek ere partidu zaila izan zuten, beti ere, bere etxean ondo jokatzen duen talde baten aurka, Zaramaga. Ondo jokatu zuten orokorrean, baina beraien aukera garbiak ez zituzten aprobetxatu eta beste taldekoek bai, 3 aldiz iritsi eta bi gol. Ondorioz, hauek ere esku hutsik etxera. \ \ Emaitza: Zaramaga 2-1 Lagun Onak \ Goleatzailea: Andoni Carrasco \ \ Beste emaitza batzuk: \ \ Ohorezko Kadete Mutilak: Lagun Onak 4-0 Amaikak Bat \ Ohorezko Kadete Neskak: Lagun Onak 2-1 Oiartzun \ 1.mailako Kadete mutilak: Lagun Onak 6-4 Urola \ Ohorezko Infantil mutilak: Zarautz 1-0 Lagun Onak \ Infantil Neskak: Lagun Onak 2-4 Urola \ Infantil Txiki: Lagun Onak 1-1 Urola \ Infantil Partaidetza: Lagun Onak 0-1 Zarautz \ \ Animo mutil eta neskak, lanean jarraitzera. Aupa Lagun!