Puntuen bila berriro

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko ots. 19a, 13:13
Hirugarren mailako taldeak larunbatean helduko dio ligari berriro ere. Aurreko asteburuan greba izan zenez, ez zen neurketarik jokatu, baina oraingo honetan berriro martxan jarriko da txapelketa. Partida guztiak bezala, hau ere, neurketa gogorra izango delakoan gaude, baina sailkapenean gora egiteko aukera ederra dute Balmaseda Bizkaiko taldeari irabazten badiote Turrillasen mutilek.\ \ Neurketa 17:00ean hasiko da Garmendipe futbol zelaian, eta gonbidatuta zaudete bertaratzera. Atsedenaldian, zozketei tartea emango zaie eta oraingo honetan Kiruri jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria eta San Sebastian harategiaren eskutik bi txuleta eta bi ardo boteila zozkatuko dira.\ \ Sailkapenean: Lagun Onak 14. postuan dago 29 punturekin, eta Balmaseda 11. postuan, 32 punturekin.\ \ Preferenteak eta Jubenilak kanpoan\ \ Asteburu hau bientzat ere oso garrantzitsua izango da. Atzeko postuetatik irten nahian dabiltza biak ere, eta lanean gogor ari dira. Saizarren mutilek neurketa zaila dute Arrasaten, Mondragon talde sendoaren aurka. Garmendipen jokatutako partidan ikusi zen talde ona zela, goiko postuetan ibiltzeko modukoa, baina seguru gaude dena eman eta emaitza positiboa ekarriko dutela Lagun Onakekoek. \ \ Jubenilek, aldiz, Gasteiz aldera joan beharko dute neurketa jokatzera. Hain zuzen ere, Zaramaga izango dute aurkari lanetan. Berez, liga horretako taldeek atsedenaldia zuten asteburuan, baina Xuban PeƱaren gidaritzapean dabiltzan mutilek elurraren ondorioz jokatu ez zen partida jokatu behar dute. Partida interesgarria izango da. Izan ere, talde biek puntu bateko distantziarekin daude (Lagun Onak 20 puntu - Zaramaga 19 puntu). Beraz, garai honetan puntuak ezinbestekoak dituzte biek ere. \ \ Talde osoak laguntza eskatu du animatzera joateko esanaz eta, horren ondorioz, jokalari eta teknikoekin autobusean joateko aukera jarriko da. Norbait interesatua egongo balitz, jarri kontaktuan klubekoekin.\ \ Animo mutilak eta Aupa Lagun!