Balio handiko hiru puntu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko ots. 10a, 12:18
Larunbatean Garmendipen bizitakoa ederra izan zen. Orain arte jokatutako lehen zati onena ikusi genuen. Izan ere, atsedenaldira 3 eta 0 iritsi zen Azpeitiko taldea, eta aldi berean joko ona erakutsi zuten hainbat aukera sortuz. Neurketa erabakita zegoela uste zuten denek, baina Berio taldea suspertu eta bi gol sartu zituzten bigarrengo zatian, urduritasuna sortuz azpeitiarrei. Nahiz eta kanpotarrak amaierara arte saiatu puntua eskuratzen, ez zuten lortu Otañoren atea berriz zulatzea eta hiru puntuak etxean gelditu ziren. Lasaitasuna ekarriko duten hiru puntu, alegia.\ \ (Sailkapenean 14. postuan dago Lagun Onak 29 punturekin)\ \ Hamaikakoa: Otaño, Elustondo (85.min Ibarluzea), Celihueta, Lopez, Tena, Iparra, Azkue, Otamendi (70.min Aranburu), Del Olmo, Aizpuru (75.min Ibargoien) eta Franco.\ \ Goleatzaileak: 2 Alex Aizpuruk eta Joseba Del Olmo.\ \ Beste emaitzak:\ \ Preferentea: Lagun Onak 0-3 Beasain\ Ohorezko Kadeteak: Ordizia 3-0 Lagun Onak\ Kadete 1. maila: Aurrera O. 2-5 Lagun Onak