Neurketa gogorra nahiz erakargarria\

Neurketa gogorra nahiz erakargarria\ \ Larunbatean, hilak 7, arratsaldeko 17:00ean, Lagun Onak- eko lehen taldeak Berio taldea izango du aurkari Garmendipen. Aurtengo errebelazioa izaten ari da Donostiako taldea. Aurreko denboraldian Ohorezko Erregional mailatik 3. mailara igo eta emaitza ezin hobeak lortzen ari da, talde on bat dela erakutsiz, beraz, neurketa gogorra nahiz ikusteko polita izango delakoan gaude.\ \ Hori dela eta, eta ohiturei jarraituz, atsedenaldian zozketak egingo dira. Alde batetik, bi lagunentzako afaria Kiruri jatetxearen eskutik eta bestetik, Zabala harategiari esker, bi txuleta eder eta bi ardo botila.\ \ Puntuak batzeko asmoarekin \ \ Erregionalek ere larunbatean etxean jokatuko dute, hain zuzen ere, Beasainen aurka arratsaldeko 18:30ean zelai artifizialean. Bere garrantzia du partidu honek, izan ere, talde biak atzeko postuetatik irteteko saiakeran ari dira. Puntuak batzen ari dira pixkanaka Saizarren mutilak eta aukera polita izango dute sailkapenean jauzi bat egiteko.\ \ Beraz, futbolaz gozatzea nahi bada, badago aukera asteburu honetan. Aupa Lagun!!\