Astebukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko ots. 2a, 13:17
Astebukaerako emaitzak \ \ 3.maila: Aukerak bai baina punturik ez \ \ Atzo jokatu zuen Lagun Onak taldeak Beasainen. Eguraldiari eta igoera postuetan dagoen talde bati egin zioten aurre, baina, ezin izan zuten punturik eskuratu, nahiz eta aukerak eduki hori lortzeko batik bat bigarren zatian. Lehenengo zatian etxeko taldea nagusi izan zen zelaian eta markagailuan, izan ere, 18. minuturako 2-0 irabazten ari zirelako. Hala ere, bigarrengo zatiari gogotsu ekin zioten azpeitiarrek eta 57. minutuan distantziak txikitu zituzten Joseba Del Olmoren golari esker. Tamalez ordea, nahiz eta aukerak eduki, ez zuten lortu beste gola sartzea eta esku hutsik itzuli ziren. \ \ Hamaikakoa honakoa izan zen: Otaño, Oinatz, Tena, Celihueta, Lopez, Aranburu, Alex, Azkue, Eneko, Del Olmo, Otamendi (73.min Ibargoien) \ \ Hurrengo partidua, Berio taldearen aurka jokatuko dute Turrillasen mutilek, hilaren 7an, larunbata, arratsaldeko 17:00 Garmendipen. \ \ Jubenilak: Meritu handiko puntua \ \ Golak, aukerak, tentsioa, haserrea, emozioa... dena egon zen. Xuban Peñak zuzentzen duen taldeak Athletic izan zuen aurrean eta lan handiak eman zizkioten bizkaiko taldeari. Partidua oso ondo hasi zen azpeitiarrentzat, izan ere, 3. minutuan Gorka Ariñok gola sartu baitzuen. Bigarrena sartzeko aukera ederra izan zuten, lasaitasun pixka bat emango zuen gola alegia, baina, penaltia huts egin zuten. Hala ere, atsedenaldira joateko minutu bat falta zela, Athletic-ek neurketa berdintzea lortu zuen. Bigarrengo zatia hasi eta berehala, kanpotarrek markagailuari itzulia eman zioten eta hemendik aurrera azpeitiko taldea beti atzetik joan zen, hori bai, etsi gabe eta dena emanez. Lanak bere fruituak ematen ditu, honen ondorioz, meritu handiko puntua lortu zuten talde oso onaren aurka. Partidua 3-3 bukatu zen. Berdinketako golak, Gorka Ariñok eta Andoni Peñagarikanok lortu zituzten. \ \ Hamaikakoa honakoa izan zen: Unai, Txiki, Iratz (44.min Ekain), Odriozola, Xuban, Carrasco, Peñagarikano, Donazar (67.min Arantzeta), Arteaga ( 79.min Gurrutxaga) , Ariño (88.min Eder) eta Izurieta. \ \ Hurrengo partidua Gasteizen jokatuko dute Zaramaga taldearen aurka, hilaren 8an, igandea, goizeko 11:45ean. \ \ Erregionalak: Asko sufritutako puntua \ \ Tolosan jokatutako neurketan, asko sufritutako puntua eskuratu zuen Saizarrek zuzentzen duen taldeak. Tolosak izan zituen partidu guztian zehar aukerarik onenak, baina, defentsako lan onari esker, ezin izan zuten gola sartu. Pixkanaka bada ere, ari dira puntuak lortzen, baina oraindik ere lanean jarraitu beharko dute mutilek, atzeko postuetatik irteteko. \ \ Hamaikako honakoa izan zen: Josu, Arri (45.min Xuban), Albizuri, Gurrutxaga, Erik, Azpeitia (85.min Odriozola), Juan, Subinas (65. min Exposito), Gereta (15.min Jon Ander), Iturralde eta Ansoalde. \ \ Hurrengo partidua, Beasainen kontra jokatuko dute, hilaren 7an, larunbata, arratsaldeko 18:30ean, Garmendipen. \