Lagun Onak - Santurtzi, igandean Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko urt. 2a, 17:45
Gabonetako atsedeanaldia pasatu ondoren eta urte berriarekin batera, badator berriro 3. mailako futbola Garmendipera.\ \ Igandean, urtarrilak 4, izango da partida azpeitiarren eta Santurtziko taldearen artean, 16:30ean hasita. Ea talde azpeitiarrak bolada onari eusteko zortea alde duen; izan ere, azken 15 puntuetatik 13 lortuta iritsiko dira 2015eko lehen neurketara.\ \ Gabonak izaki, Lagun Onak futbol taldeak zozketa berezia egitea erabaki du, kilo bat angula hain zuzen ere, Errege jaietako ospakizunetarako sari ezin hobea.\ \ Beraz, igandean denok Garmendipera!\ \ LAGUN ONAK - IKASBERRI (Preferente maila)\ \ Bihar, larunbata, 18:30ean, Garmendipe futbol zelaian. Bittor Lekunberrik zuzenduriko taldeak herritarron arteko derbia du larunbatean. Premiaz betetako derbia, bi taldeek behar baitituzte puntuak sailkapenaren atzeko postuetatik ateratzeko.\ \ LAGUN ONAK - SANTUTUXU (Gazteen Liga Nazionala)\ \ Bihar, larunbata, 15.30ean, Garmendipeko zelaian. Xuban PeƱak zuzentzen duen taldeak bolada txarrari amaiera eman zion urtea amaitzeko, Anaitasunari 0-3 irabazi ondoren. Ea orain bolada onari ekitenn dioten, horretarako bizkaitar arerio gogorra aurrean izango duten arren\ \ Aupa Lagun!\ \ Urte berrri on azpeitiar guztioi Lagun Onak futbol taldearen izenean!