Zabalik da Lagun Onaken denda

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko abe. 23a, 12:30
Lagun Onak futbol taldeak, azken urteotan egin ohi duen moduan, aurten ere bere denda ireki du Artzubiko biribilgunearen alboan. Bertan izango dituzue salgai, bai Lagun Onak futbol taldeko materiala, bai Lagun Onakeko albunarentzako kromoak eta baita Errege egunez zozkatuko den otarra ederrarentzako boletoak ere. Aukera bikaina, beraz, Olentzeroren opariak egiteko.\ \ Honako egunetan eta orduetan egongo da denda irekita:\ \ Abenduak 22, 23, 24, 26, 27, 29 eta 30.\ Urtarrilak 2, 3, 5.\ Goizez, 10:30etik 12:30era bitartean. Arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20.00etara, eta jai egun bezperetan 19:00ak arte.\ \ Bide batez Lagun Onak futbol taldeak Gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizue denoi, azpeitiar guztioi eta Lagun Onak futbol taldea osatzen dugun familiari, bereziki.\ \ Aupa Lagun!