Lagun Onak-Romo, jubenilen hitzordu garrantzitsua larunbatean Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko abe. 5a, 13:25
Nazional Mailako jubenilek aurkari zuzen baten aurka dute norgehiagoka larunbatean, Garmendipen. Hori dela eta, beharrezkoa da aste honetan azpeitiarrak taldea animatzera joatea. Lagun Onakeko jubenilak lan bikaina egiten ari dira denboraldian zehar, baina azken asteetan ezin izan dituzte puntu asko eskuratu. Horregatik, herritarrek bultzada bat eman behar diote taldeari: babesa eta berotasuna eman behar zaizkie.\ \ Beraz, larunbatean, 16:30ean, Garmendipe futbol zelaian egon behar dute zaleek, Lagun Onak-Romo partiduan. Hamabigarren postuan daude Xuban Peña entrenatzailearen mutilak; eta hamahirugarrenean, berriz, Romoko jokalariak. Guztien beharra izango du Peñaren taldeak, eta ezin ditugu bakarrik utzi.