Olentzeroren bisita Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko abe. 31a, 11:10
Arratsalde polita izan zen igandean Garmendipen bizi izan genuena. Lehen taldeak Retuertoren aurka jokatu zuen partidan ekitaldi desberdin ugari izan ziren: partida hasi aurretik teknifikazio eskolako jokalariek beraien taldeko argazkia atera zuten; ondoren, lehen taldeko jokalari eta entrenatzaileekin batera beste argazkia atera zuten, eta atsedenaldian Oletzerok ekarritako hamaika opari zozkatu ziren Juan Ignazio Madinaren laguntzarekin. Hori guztia gutxi ez, eta partida irabazi egin zuen Lagun Onak futbol taldeak.\ \ Hamaikakoa:\ \ - Atezaina: Andoni Errasti.\ - Atzelariak; Hodei Tena, Julen Egaña, Iñigo Celihueta eta Goikoetxea.\ - Erdilariak: Oinatz Elustondo, Iosu Aranburu, Ibai Salvador, Juanma Iparragirre eta Aitor Zabala.\ - Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Bigarren zatian jokatu zuten Joanes Otamendik, Maikel Obianek eta Ander Olaberriak.\ \ Golak:\ \ 1 eta 0: 24. minutuan Aitor Zabala.\ \ 2 eta 0: 27. minutuan Adrian Abasolo.\ \ Puntuak aurkarien entrenatzaileak emanda:\ \ 3 puntu: Aitor Zabala.\ 2 puntu: Iosu Aranburu.\ 1 puntu: Iñigo Celihueta.\ \ Igandeko argazki guztiak eta puntuen sailkapena www.lagunonak.com webgunean dituzue.