Emaitza justua ikusitakoaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko aza. 4a, 12:12
Hamaikakoa:\ \ Atezaina: I.Olaizola\ Atzelariak: E.Ansola, I.Celihueta, J.EgaƱa, H.Tena\ Erdilariak: Oinatz Elustondo, I.Salvador, I.Aranburu, J.Otamendi, I.Uribarren\ Aurrelaria: Maikel Obian\ \ Aldaketak:\ \ 60. minutua: A. Zabala Iker Uribarraren ordez.\ 71. minutua: Juanma Iparragirre I. Aranbururen ordez.\ 80. minutua: A. Aizpuru Maikel Obianen ordez.\ \ Golak:\ \ 1-0: 10. mintuan korner baten ondoren, Alexanderrek.\ 2-0: 60. minutuan korner baten ondorioz, Erlantzek.\ 2-1: 62. minutuan A. Zabalak.\ 2-2: 80. minutuan J. Otamendik.\ \ Laburpena:\ \ Bilbora joan zirenen hitzetan pena bat izan zen atzo, igandea, hiru puntu ez ekarri izana. Puntuen banaketa justua dela esan daiteke. Izan ere Bilbotarren estrategia jokaldietan nagusitasuna erakutsi zuten eta azpeitiarrek aldiz jokuan gehiago izan ziren.\ \ Horren ondorio izan ziren santutxuarren bi golak, biak ere kornerretan. Aldiz, azpeitiarren bi golak jokuan sartu zituzten. Aipagarria izan zen Aitor Zabala bigarren zatian atera eta taldeari eman zion bizitasuna eta Ibai Salvadorrek zelai erdian eginiko lan bikaina.\ \ Partida amaieran irabazteko aukera bat ere izan zen, baina Hodei Tenaren jaurtiketa kanpora joan zen.\ \ Puntuak (aurkako entranatzailearen arabera):\ \ 3 puntu: Ibai Salvador\ 2 puntu: I. Celihueta\ 1 puntu: A. Zabala\ \ Sailkapena www.lagunonak.com webgunean duzue.