Leioa 2- Lagun Onak 0

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko urr. 28a, 11:48
Leioa 2- Lagun Onak 0\ \ Hamaikakoa:\ Atezaina: Iñaki Olaizola.\ Atzelariak: Ansola, Celihueta, Egaña, Tena.\ Erdilariak: Iosu Aranburu, Iparragirre, Alex Aipuru, Elustondo, Uribarren.\ Aurrelaria: Adrian.\ \ Aldaketak: 60. minutuan Alex Altolagirre, Iosu Aranburuen Ordez.\ 65. minutuan, Aitor Zabala Adrianen ordez.\ 70. minutuan Joanes Otamendi Uribarrenen ordez.\ Golak: \ 1-0: Markel Roblesek alboko falta bat buruz 2. zutoinean errematatu ostean (20. minutuan).\ 2-0: Juliok ia zelai erditik Iñaki goitik gainditu ondoren (54. minutuan).\ \ Puntuak: Leioako entrenatzailearen arabera:\ 3 puntu : Elustondo.\ 2 puntu: I. Olaizola.\ 1 puntu: Adrian Abasolo.\ \ Zenbait kontu:\ \ Partida txukuna, baina ez gogorra jolastu zutena aizpeitiarrek, Leioara eginiko bisitan. Lehendik ziren bajez gainm, Julen Aranbururen baja ere bazen partida hasi aurretik. Ondo jokatu arren, aurkariek esperientziarekin eta zorte pixka batekin nahikoa izan zuten irabazteko.\ \ Esperientzia hori lehen golean, ez zen falta batean, ikusi zen. Robles beteranoak falta egin zion Celihueta atzelariari eta zortea zelai erditik sartutako golean ikusi zen. Jokalariak zentratzera joan bazen ere, baloia sarera bideratu zuen zuzenean.\ \ Aldiz, Lagun Onakek izandako bi aukeretan bi zutoin jo zituen; bat Adrianek aurreko zatiaren azken minutuan eta bigarren zatian eskuinetik eginidako jokaldi baten ostean bestea.