Izena eman daiteke Lagun Onakeko futbol eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko ira. 4a, 23:49
Gaur, irailak 5, hasita, eman ahal izango dute izena Lagun Onak Futbol Taldearen eskolan, 2003, 2004 edo 2005. urteetan jaiotako mutilek eta 2002an, 2003an, 2004an eta 2005ean jaiotako neskek.\ \ Izena gaur eta bihar (hilak 5 eta 6) eta datorren ostegunean eta ostiralean (hilak 12 eta 13) eman ahal izango da Garmendipe futbol zelaian, 18:00etatik 19:30era bitartean.\ \ Uztailean izena eman zutenek ez dute izena ematera bertaratu beharrik izango.\