Lagun Onak -- Gernika\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko abu. 29a, 17:07
Lagun Onak -- Gernika\ Larunbat honetan, abuztuak 31 \ Arratsaledko 18.00 Garmendipen\ \ Denboraldiko lehen partida izango talde azpeitiarrarentzat Garmendipe futbol zelaian. \ Aurreko astean Balmasedan 2-0 galdu ondoren garrantzitsua izango da 3 puntuan etxean geratzea.\ \ Horretarako Asier Olaizolak zuzendutako taldeak lan ona egin beharko du eta seguru gaude egingo dutela. Taldea berria da eta beraz aurpegu berriak ikusteko aukera izango dute Garmendipera hurbiltzen diren guztiek\ \ Partidua hasi aurretik minutu bateko ixilunea egingo da, azken hilabete triste honetan gure artetik joan diren Jexux Epeldi, Juan Mari Zabaleta \"Koxkola\" eta Jose Luis Goenagaren oroimenez. Hirurak Lagun Onak futbol taldearen alde lan asko egindakoak.\ \ Partiduan zehar bi zozketa egingo dira, Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria eta Odriozola harategian emandako bi txuleta eta bi ardo boteila.\ \ Lagun Onak futbol taldeak dei berezi bat egiten die zaletu guztiei, partidua hasi baino lehenago gerturatu daitezen lehiatilara, bazkide txartela hartu edo sarrera erosteko, azken orduko presak alde batera usteko.\ \ LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA\