Bi aldiz zorionak Iraurgi Cup-i

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko eka. 17a, 10:01
Lagun Onak Futbol Taldeak zorionak eman nahi dizkio Iraurgi Cup-i, eta bi aldiz, gainera. Bi aldiz, pasa den asteburuan eta urte guzitan zehar egin duten lana bikaina izan delako antolaketari dagokionean. Txapela kentzeko modukoa. Antolaketa bikain horri esker ikuskizun bikaina izan dugu asteburuan Garmendipen, eta estatu guzititik etorritako gazteek Azpeitiko gazteekin batera bikain pasatu dutelako.\ \ Bestalde, kirol arloan lortu dutenaz aparte, herriari ekarpen bikaina egiten diotela usten dugu. Azpeitia ezagutzera emateaz gain, turismoa bultzatzen dutelako. Guzti horrek ekonomikoki hain momentu gogorrak pasatzen ari den herriari ekarpen polita egiten dio, eta inguruko hotel eta nekazal-etxeak dira horren lekuko.\ \ Beraz, bi aldiz zorionak Iraurgi Cup.\ \ Aipatzekoa da Lagun Onak futbol taldeko alebinek egindako txapelketa bikaina. Iñaki Uranga 'Zaldiyek' zuzendutako taldeak bost norgehiagoka bikain jolastu ditu. Bikaina izan da taldearen jarrera, eta bikainak izan dira lortutako emaitzak. Hemen emaitzak:\ \ - Lagun Onak 1- Vasconia 3\ - Lagun Onak 0- Real Madrid 3\ - Lagun Onak 2- Celta 1\ - Lagun Onak 0 –Valentzia 6\ - Lagun Onak 2- Real Zaragoza 0\ \ Zorionak mutilak eta animoak Aitor Arangureni, lesio larri bat tarteko ezin izan baitu parte hartu txapelketan. Ea datorren asteko belauneko operazioa ondo ateratzen den. Zihur baietz!