2000. urtean jaiotako mutilentzat deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko eka. 10a, 15:38
2000. urtean jaiotako mutilentzat deialdia egiten du Lagun Onak Futbol Taldeak, Ohorezko Infantil mailako taldea osatzeko.\ \ Gaur, asteartea, izango da saioa Garmendipeko futbol zelaian, 18:15ean hasita, eta entrenatzeko arropa eman beharko dute bertaratzen direnek.\ \ Lagun Onak Futbol Taldearen aurtengo denboraldia bukatu berri bada ere, jada hasi da buru-belarri hurrengo urteko denboraldia prestatzen. Hori dela-eta ari da deaialdiak egiten mailaz maila. Aste honetan 2000. urtean jaiotako umeei tokatzen bazaie ere, hurrengo astean Alebin mailako taldeak osatzeko 2002. urtean jaiotako mutilen txanda izango da. Joango gara abisatzen.\ \ Animatu eta apuntatu!