Iraurgi Cup-en lehen fasea, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 31a, 10:00
Asteburu honetan Garmendipen ikuskizun polita izango dugu, Iraurgi Cup lehiaketaren prebia edo aurrekoa jokatuko baita.\ \ Horretarako larunbatean egun osoan eta igande goiz partean Garmendipeko bi futbol zelaietan norgehiagoka ugari izango dira. Batez ere Gipuzkoako eta inguruetako talde ugaritako alebinak ikusteko aukera izango da.\ \ Txapelketa honetan aurrena gelditzen diren lau taldeak, hemendik 15 egunera izango den fase nagusirako sailkatuko dira, eta estatuko talde onenen aurka lehiatzeko aukera izango dute.\ \ Lagun Onak futbol taldearen izenean, zorterik onena opa diegu, antolatzaleei eta parte hartuko duten talde guztiei. Ea ikuskizun polita ikustenn dugun asteburuan. Seguru baietz!\ \ Aurrez zorionak Iraurgi Cup-i egiten ari diren lanagatik futbolaren sustapenean.\ \ 2013ko Iraurgi Cup-az informazio gehiago: http://uztarria.com/aktualitatea/1368695376\ \ LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA