Ohorezko infantil konpako finala, Añorgara

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 28a, 19:21
\ \ Lagun Onak 1- Añorga 1 (Penaltietan añorgarrak txapeldun)\ \ Kronika: Pasa den larunbatean, Zarauzko Asti futbol zelaian ikuskizun ederra zentzu guztietan eskaini zuten, Azpetiti eta Añorgako gazteek.\ \ Partidu oso lehiatua izan zen, non azpeitiarrek oso gogor ekin zioten lehiari eta lehen 15 minututan 3 gol aukera izan zituzten baina ez zute golik sartu. Hortik aurrera partidua parekatu eta añorgatarrak hurbildu ziren lehen aukeran gola egin zuten. Orduan Lagun Onakeko jokalariel gogor ekin zioten, agian bihotz gehiagorkein buruarekin baino, hala eta guzti partidua amaitzeko asko falta ez zela berdinketa lortu zuten.\ \ Berdinketarekin penaltietan erabakitzen zen finala, eta añorgatarrak gehiago izan ziren.Pena bat izan zen zaletu, teknikari eta jokalarientzat, baino burua altxatu eta aurkariak zoriondu zituzten errespetu haundiz.\ \ Bi denboraldi bikain egin dituzte, Rikardo Amubieta eta Gorka Ibargurenen mutilek, aurreko urtean kopa irabazi eta aurten azpitxapeldun geratu bait ziren. Futbolean ondo jolasteaz gain kiroltasun aparta erakutsi zuten partida amieran, bejondeizuela gazteak.\ \ Aipatzekoa, Zarautzen izan zen giroa, guraso asko eta oso animatuak izan bait ziren bertan, eta itzuleran denak Lau-Bide jatetxean bazkaldu zuten giro ederrean.\ \ Zorionak guzitoi, jokalari,teknikari eta guraso guztioi!!\ \ Lagun Onak futbol taldea.