Eskolarteko futbol txapelketaren finalak, zapatuan Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 3a, 13:12
Bihar, maiatzaren 4a, eskolarteko futbol txapelketaren finalak izango ditugu Garmendipe futbol zelaian.\ \ Partidak 15:30ean hasi eta 18:30ak aldera amaituko dira eta bertan izango dira Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetako kideak, dagozkien finalak jokatzeko prest. Sei partida izango dira, eta guztiak amaitu ostean sari banaketa izango da.\ \ Urtero legez, giro ezinhobea eta emozioz betetako partidak izango dira bihar Garmendipen eta ea futbolari guztien ilusioak ondo bideratzen ditugun guztion artean.\ \ Sarrera doan izango da eta herritar guztiak animatzen ditugu, eguraldiak lagun bertaratu eta ikuskizun polit bat ikustera.\ \ Animoak denei eta bihar ondo pasatu!!\ \ Lagun Onak futbol taldeak ez ditu ahantzi nahi txapelketa posible egin duten hainbat erakunde eta boluntario, besteak beste, Azpeiti eta Azkoitiko udalak; Azpeiti, Azkoiti eta Errezilgo ikastetxeak; epaile guztiak; entrenatzaile guztiak, eta abar luze bat.\ \ MILA ESKER DENOI.\ \ LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA\